{"product_id":"colis-de-cane-kriaxera","title":"Cane Kriaxera-ren paketea","description":"\u003cdiv style=\"overflow: hidden; height: 650px;\" id=\"longtexte1\"\u003e\n\n\u003ch2\u003eKriaxera ahatea\u003c\/h2\u003e\n\n\u003cp\u003e\u003cbr\u003e\u003c\/p\u003e\n\n\u003ch3\u003eSortaren osagaiak:\u003c\/h3\u003e\n\n\u003cp\u003e- 2 ahate-bularki\u003c\/p\u003e\n\n\u003cp\u003e- 2 ahate-izter\u003c\/p\u003e\n\n\u003cp\u003e- 2 hegal eta hegal-mutur\u003c\/p\u003e\n\n\u003cp\u003e- lepo 1, bihotz 1 eta errai 1\u003c\/p\u003e\n\n\u003cp\u003ePieza guztiak hutsean ontziratuta daude. Horrela, behar izanez gero izoztu ditzakezu, hainbat alditan jateko; edo zati bat konfitatu ahate-gantzetan, ezkai pixka batekin. Aurrez eskatutako produktuak jasotzean, gutxienez 10 eguneko iraungitze-data dute.\u003c\/p\u003e\n\n\u003cp\u003eKiloko prezioa: 24,50€\u003cbr\u003e\u003c\/p\u003e\n\n\u003cp\u003eChronofresh bidezko entrega \u0026amp; hotz-katea bermatuta\u003cbr\u003e\u003c\/p\u003e\n\n\u003cp\u003ePisua: 2 kg inguru\u003c\/p\u003e\n\n\u003ch2\u003eKriaxera ahatea ala Kriaxera drakea?\u003c\/h2\u003e\n\n\u003ch3\u003eOrain arte Michelin izardun jatetxeetako mahaietan soilik aurkitzen zen produktu aparta:\u003c\/h3\u003e\n\n\u003cp\u003eMichel eta Patrick Dagorret emeak hazten aritu dira, haragia ekoizteko soilik. Beste ekoizle batzuek arrak nahiago dituzte foie gras-a eta beste konfit batzuk ekoizteko. Kriaxera ahatea ezin hobea da errea prestatzeko, osorik labean edo bularkitan. Haragia trinkoa, zaporetsua eta goxoa da. Konfitatuta ere aldea nabarituko duzu, adibidez, eskaintzaren gehiengoa osatzen duten ohiko ahate gizenduekin alderatuta.\u003c\/p\u003e\n\n\u003ch3\u003eKriaxera ahatea\u003c\/h3\u003e\n\n\u003cp\u003eBertakoa eta landatarra den Kriaxera arraza ezin hobeto egokitzen da ingurunera. Baserriko belardietan aske bizi da. Kriaxera mularda Kriaxera ahate emearen eta Barbarie ar baten arteko gurutzaketa da. \u003cspan\u003eLuma arre-beltzengatik eta tartean dituen luma berde eder batzuengatik ezagutzen da Kriaxera jatorriko ahatea. Animalia bizia eta erne da, eta aske hazten da Dagorret familiaren Perekabia baserriko larreetan, Irisarrin, Euskal Herrian. Kriaxera ahatea batez ere belarrez, intsektu txikiz eta transgenikorik gabeko tokiko zerealez elikatzen da. Arraza hau desagertzeko arriskuan egon zen. Gure ahateak ez dira txertatzen, ez eta antibiotikoekin tratatzen ere: elikadura naturala eta hazkuntza-baldintza onak baino ez dira haragiaren kalitate osoaren berme.\u003c\/span\u003e\u003c\/p\u003e\n\n\u003ch3\u003eAhatea zatitzea\u003c\/h3\u003e\n\n\u003cp\u003eBularkiak aparte jan eta izterrak, hegalak eta lepoa konfitatu nahi dituzu, adibidez? Oso erraza da: lehenik, ahatea soplete edo pizgailuarekin garrakatu. Ondoren, kendu bularkiak eta izterrak, eta bereizi hegalak eta lepoa.\u003c\/p\u003e\n\n\u003ch3\u003eAhate-bularkia prestatzea\u003c\/h3\u003e\n\n\u003cp\u003eAtera bularkiak hozkailutik prestatu baino 20 minutu lehenago, gatza eta piperbeltza botatzeko. Egin ebaki arin-arina azalaren aldean, sareta moduan, haragiraino iritsi gabe… Hasi bularkia azala beherantz duela egosten, zartagin hotzean eta su motelean. Gantza urtu egingo da eta pixkanaka prestatuko da; horrela, gehiegizko beroak haragia hondatzea eta lehortzea saihestuko da. Bota zukua bularkien gainera egosten ari diren bitartean; 8-10 minutu inguru beharko dira. Sua itzali eta utzi bularkia 5 minutuz pausatzen, azala gorantz duela, moztu eta dastatu aurretik. Kriaxera ahatea udaberriko barazkiekin jan daiteke, ilarrekin, esaterako.\u003c\/p\u003e\n\n\u003ch3\u003eAhate-konfit prestatzea\u003c\/h3\u003e\n\n\u003cp\u003eIzterrak, hegalak eta lepoa prest dituzunean, konfitatu ditzakezu Kriaxera ahate-gantzetan 3 orduz su oso motelean egosiz. Aholkua: ahate-gantzari ezkai pixka bat gehi diezaiokezu.\u003c\/p\u003e\n\n\u003ch2\u003eZer ardo edan ahate errea laguntzeko?\u003c\/h2\u003e\n\n\u003cp\u003eKriaxera ahate errea laguntzeko, AXERIA Rouge 2016 - AOC Irouleguy edo BIZI BERRI Rouge 2015, Brana upategikoa, gomendatzen dizugu.\u003c\/p\u003e\n\n\n\u003c\/div\u003e\n\u003cdiv style=\"position: relative; width: 100%; height: 2em; background-image: linear-gradient(rgba(255, 255, 255, 0), rgba(255, 255, 255, 1)); top: -2em; bottom: 0;\" id=\"gradient1\"\u003e\u003c\/div\u003e\n\u003cdiv class=\"n j-callToAction\"\u003e\n\n\u003cdiv class=\"j-calltoaction-wrapper j-calltoaction-align-2\" onclick=\"javascript:Toggle(1)\"\u003e\u003cstrong\u003e\u003cspan style=\"text-decoration: underline;\"\u003e\u003ca class=\"j-calltoaction-link j-calltoaction-link-style-2\"\u003eGehiago jakin\u003c\/a\u003e\u003c\/span\u003e\u003c\/strong\u003e\u003c\/div\u003e\n\n\n\u003c\/div\u003e","brand":"Ferme PEREKABIA - Irissarry \/ Basse Navarre - Pays Basque","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":37516517605560,"sku":"COLISCANE2KG","price":49.0,"currency_code":"EUR","in_stock":false}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0049\/0445\/2165\/products\/FiletdecanedePatrickDagorretparAndreeRosiersMOF_81e1d402-cfc7-4e77-8d8e-cef8e442a771.jpg?v=1605021502","url":"https:\/\/freskoa.store\/eu\/products\/colis-de-cane-kriaxera","provider":"FRESKOA","version":"1.0","type":"link"}