Pikillo piperrak - Lodosa J.D.ko pikillo piper hautatuak
Lodosako pikillo osoak, Jatorri Deitura Babestua>
Pisu garbia: 230 g
Iragazitako pisu garbia: 205 g
12/20 ale ontzi bakoitzeko
Pikilloak edo pikillo piper gorriak: piper txiki eta gozoak, mami fina eta trinkoa dutenak, "Lodosako pikilloak" jatorri-deituraren pean. Gure pikilloak zuzenean su garretan erretzen ditugu, tradizionalki, eta gero eskuz zuritzen ditugu, lehorrean, erre berri diren pikilloen intentsitatea ez diluitzeko.
PIKILLOEN JATORRIA
Lodosako Pikilloen Jatorri Deitura 1987an sortu zen, eta beste zortzi udalerri hartzen ditu barne: Lodosa, Mendavia, Andosilla, Azagra, Cárcar, Lerín, San Adrián eta Sartaguda. Nafarroako bertako Pikillo barietateko piperren laborantza eta elaborazioa babestu eta kontrolatzen ditu aipatutako herrietan, kalitate-kontrol zorrotzaren pean.
NAFARROAKO PIKILLOAK
Pikillo piperra Solanaceae familiakoa da eta Capsicum Annuum du izen zientifikoa. Hego Amerikakoa bada ere, Nafarroakoa den Pikillo barietatearen ekotipo bat da.
LODOSAKO PIKILLOAK
Lodosako Pikillo piperra urteko landare belarkara da; neguan mintegietan ereiten da, eta gero, maiatzean, lur zabalean landatzen da. Uzta irailaren erdialdean hasten da eta azarora arte irauten du. Eskuz egiten da, astero hainbat txandatan, aldi bakoitzean heldutasunera iritsi diren piperrak soilik biltzeko.
Lodosako Pikillo piperrek duten ezaugarri garrantzitsuenetako bat da piperrak banan-banan zuritzen direla, uretan sartu gabe eta soluzio kimikorik erabili gabe; horrela, beren ezaugarri natural guztiak mantentzen dituzte, eta jatorri-deiturak babesten ez dituen ekoizpenetatik bereizten dira.
Kalitate handiak eta zapore bereziak beste piperretatik bereizten dute, eta nazioarteko aitorpena du, nekazaritza-produktuen jatorri-deituren Europako erregistroan jasota baitago. Nafarroako urre gorria deitua, azken urteotan euskal nekazaritzako elikagaien ekoizpeneko kontserba onenetako bat bihurtu da.
PIKILLOAK DASTATZEKO
Gure pikilloak ontzitik atera berritan zuzenean jan badaitezke ere, oliba-olio txorrotada batekin zartaginean azkar berotzea gomendatzen da, irakiten utzi gabe. Beren zukuan konfitatuta ere ezin goxoagoak dira, eta ohikoa da beteak jatea ere. Bakarrik, era guztietako haragi eta arrainekin zerbitzatzen dira. Gure pikilloak ezin hobeto uztartzen dira ardo gazte, gorputz handiko eta arrosatuekin. Era berean, kontraste atsegina duen uztarketa bikaina lortzen da xanpain arrosa oso lehorrekin eta gure pikilloekin.
Gomendioa: Pikilloak leku fresko (16 eta 18 °C artean) eta lehorrean gorde behar dira, argitik babestuta, eta ireki ondoren azkar kontsumitu.
PIKILLOEN OSAGAIAK
Pikilloak - Lodosako pikillo piperra, gatza eta azidotzailea (azido zitrikoa).
