Zein oliba-olio aukeratu?
Zer oliba-olio mota erosi?
Zein da oliorik onena? Zer oliba-barietate aukeratu?
Freskoak 5 oliba-olio mota eta nahasketa bat eskaintzen dituela jakinda, zilegi da galdera hori egitea. Erantzunik errazena «denak» izan liteke, barietate bakoitzak bere ezaugarri organoleptiko bereziak baititu, eta, horiei esker, oliba-olio mota bakoitza ezin hobeto uztartzen baita plater bakoitzarekin.
Hala ere, zenbait oinarrizko irizpide emango dizkizugu, zure gustuen eta erabileraren arabera oliba-olio egokiena aukeratu ahal izan dezazun.
Derrigorrezko informazioa:
Lehenik eta behin, etiketak arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, derrigorrezko informazioak ez baitu izen hori merezi duen «oliba-zuku» baten kalitatea ebaluatzeko balio.
Hona hemen kontuan hartu beharreko zenbait alderdi:
Uzta-bilketa data:
Oliba-olio birjina estra ekoizten den urtean kontsumitzea gomendatzen da. Edozein zukurekin gertatzen den bezala, zenbat eta freskoagoa izan, orduan eta zapore hobea eta kalitate hobeak izango ditu.
Hotzean erauzia:
«Hotzean erauzia» izendapena erabili ahal izateko, elaborazio-prozesuan tenperaturak ez du 27 °C-tik gorakoa izan behar. Hotzean erauzteak oliba-olioaren zaporea ondo kontserbatzea ahalbidetzen du.
Freskoan eskaintzen ditugun olioetan, olibak eta erauzketa-orea 18 °C-tik beherako tenperaturan mantentzen dira, oliben freskotasuna ezin hobeto kontserbatzeko.
Azidotasuna:
Hona hemen oliba-olio birjina estraren kalitatea ebaluatzeko beste alderdi garrantzitsu bat. Gure olio guztiek 0,2º-tik beherako azidotasuna dute; horrek erakusten du jardunbide egokiak erabiltzen direla bai ustiategian, bai elaborazioan.

Zaporeak:
Zer nahiago duzu? Belar-zaporeak, fruitu gozoenak ala fruitu lehorrenak?
Oliba-barietate bakoitzaren berezitasunak alde batera utzita, uzta-bilketako olibaren heldutasunak eragin handia du zapore-emaitzan. Zenbat eta berdeagoa izan oliba eta zenbat eta lehenago bildu, orduan eta kontzentratuagoak izango dira fruitu berdeen eta belarren usainak; ezin hobea da olioa hotzean erabiltzeko, entsaladak eta bestelako jakiak ontzeko. Freskoak Artajo 10 sorta eskaintzen du; litro bat oliba-olio egiteko 10 kg oliba berde behar dira.
Oliba helduagoa denean, usainak fruitu lehorretara hurbiltzen dira, eta fruitu-zaporearen intentsitatea leundu egiten da. Olio mota hori sukaldaritzarako baino ez da.
Bien arteko tartean, olibak kolore-aldaketan biltzen dira; hala, fruitu-zaporeko usaina lortzen da, gordinik zein sukaldaritzan erabiltzeko egokia. Erabilera askotarako olio hau gomendagarria da, kalitate-prezio erlazio bikaina duelako. Freskoak Artajo 8 sorta eskaintzen du; litro bat oliba-olio egiteko 8 kg oliba erdi-berde behar dira.
Zer nahiago duzu? Mingostasun handiagoa ala ahoan leuntasun handiagoa?
Une honetan, heldutasunaz gain, barietateak eragiten du oliba-olioaren mingostasunean edo ahoan uzten duen leuntasunean. Arbosana, Arbequina eta Manzanilla Cacereña barietateak Arróniz, Coupage eta Koroneiki barietateak baino gozoagoak izaten dira; azken horiek ukitu mingots oso interesgarria dute.
Zer nahiago duzu? Min-puntua ala arinagoa?
Mingostasuna eta mina oliba-olio birjina estraren ezaugarri positiboak dira, eta barietate motaren araberakoak. Eskaintzen ditugun guztiek min-ukitu arina dute; bereziki nabarmena da Arróniz euskal barietate autoktonoan eta Coupage nahasketan.

Janariaren eta olioaren arteko uztarketak
Arbosana barietatea
Arbequina barietatea
Arroniz barietatea
«Coupage» nahasketa
Koroneiki barietatea
Manzanilla barietatea





