EUSKAL APERITIBO-KUTXA

De quoi préparer un apéritif basque : un vin du Pays basque et des produits artisanaux, côté mer ou côté montagne.

BOX APERO

GURE LURREKO EDO ITSASOKO APERO BOX-AK

Gozatzeko, oparitzeko, lagunen edo lankideen artean, beti aurkituko duzu gure apero boxez gozatzeko arrazoiren bat.

Euskal Herrian aperitiboan elkartzea gustatzen zaigu, eta, gainera, gure 7 probintzietan aperitibo goxo bat prestatzeko ezin hobeak diren bertako produktuak ditugu. Gure apero boxetan itsasoari edo mendiari egindako keinu bat eta nortasun handiko aperitibo benetakoa prestatzeko behar dena aurkituko dituzu.

Itsasoko apero box-a:

Itsasoko produktuekin osatutako apero box bat kakahueteekin egindako aperitibo tradizionala baino originalagoa da, ezta?

Getariako apero box-a:

Gure Getariako apero boxarekin, Euskal Herriko Getariako portuan artisau eran prestatutako itsasoko produktuez eta Getariako txakolin botila batez osatutako aperitiboaz gozatuko duzu. Irudikatu Getariako hondartzan aperitiboa hartzen, Kantauri itsasoari begira…

Baserriko apero box-a:

Gure Baserriko apero boxarekin aperitibo tradizional batez gozatuko duzu: Ohitza Irouleguy ardo beltz botila bat, baserriko euskal txerri-buru BIO pate-pote bat eta Ossau Iraty JDB gazta huts BIO bat. Orain, zure okindegi kutunean artisau eran egindako baserriko ogi on bat aurkitzea besterik ez zaizu falta. Baserriko produktu hauek eta ardo hau Iparraldeko Nafarroa Behereko probintzia euskaldunean egiten dira. Euskal lurraldean murgilduko zara!

Gure Apero Boxen sorta laster handituko dugu, harpidetzako apero box batekin.

APERO BOXAREN OSAERA

Zure apero boxak Euskal Herriko ardo botila bat eta euskal artisau-produktuak ditu. Euskal Herriko ardo-jatorri izendapenen artean bat hautatzen dugu zuretzat: Irouleguy, Nafarroa, Txakolina eta Arabako Errioxa.

APERO BOXA OPARITZEA

Harpidetzak:

Laster jarriko dugu martxan harpidetzako Apero Boxa. Zuk aukeratuko duzu apero BOXaren bidalketa-maiztasuna; hala, hilero, bi hilean behin edo hiru hilean behin jasotzea aukera dezakezu, adibidez.

Oparitzeko apero box-a:

Horretarako, eskaera egitean fakturazio-helbide bat bidalketa-helbideaz bestelakoa adierazi besterik ez duzu. Fakturak ez dira inoiz apero BOXekin batera bidaltzen. Paketea jasoko duen pertsonaren telefono-zenbakia adierazi, eta zure helbide elektronikoa eman, ez hartzailearena.