Cane Kriaxera by Ferme PEREKABIA - Irissarry / Basse Navarre - Pays Basque - FRESKOA STORE
Cane Kriaxera by Ferme PEREKABIA - Irissarry / Basse Navarre - Pays Basque - FRESKOA STORE

Kriaxera ahatea


Sortaren osagaiak:

- 2 ahate-bularki

- 2 ahate-izter

- 2 hegal eta hegal-mutur

- lepo 1, bihotz 1 eta errai 1

Pieza guztiak hutsean ontziratuta daude. Horrela, behar izanez gero izoztu ditzakezu, hainbat alditan jateko; edo zati bat konfitatu ahate-gantzetan, ezkai pixka batekin. Aurrez eskatutako produktuak jasotzean, gutxienez 10 eguneko iraungitze-data dute.

Kiloko prezioa: 24,50€

Chronofresh bidezko entrega & hotz-katea bermatuta

Pisua: 2 kg inguru

Kriaxera ahatea ala Kriaxera drakea?

Orain arte Michelin izardun jatetxeetako mahaietan soilik aurkitzen zen produktu aparta:

Michel eta Patrick Dagorret emeak hazten aritu dira, haragia ekoizteko soilik. Beste ekoizle batzuek arrak nahiago dituzte foie gras-a eta beste konfit batzuk ekoizteko. Kriaxera ahatea ezin hobea da errea prestatzeko, osorik labean edo bularkitan. Haragia trinkoa, zaporetsua eta goxoa da. Konfitatuta ere aldea nabarituko duzu, adibidez, eskaintzaren gehiengoa osatzen duten ohiko ahate gizenduekin alderatuta.

Kriaxera ahatea

Bertakoa eta landatarra den Kriaxera arraza ezin hobeto egokitzen da ingurunera. Baserriko belardietan aske bizi da. Kriaxera mularda Kriaxera ahate emearen eta Barbarie ar baten arteko gurutzaketa da. Luma arre-beltzengatik eta tartean dituen luma berde eder batzuengatik ezagutzen da Kriaxera jatorriko ahatea. Animalia bizia eta erne da, eta aske hazten da Dagorret familiaren Perekabia baserriko larreetan, Irisarrin, Euskal Herrian. Kriaxera ahatea batez ere belarrez, intsektu txikiz eta transgenikorik gabeko tokiko zerealez elikatzen da. Arraza hau desagertzeko arriskuan egon zen. Gure ahateak ez dira txertatzen, ez eta antibiotikoekin tratatzen ere: elikadura naturala eta hazkuntza-baldintza onak baino ez dira haragiaren kalitate osoaren berme.

Ahatea zatitzea

Bularkiak aparte jan eta izterrak, hegalak eta lepoa konfitatu nahi dituzu, adibidez? Oso erraza da: lehenik, ahatea soplete edo pizgailuarekin garrakatu. Ondoren, kendu bularkiak eta izterrak, eta bereizi hegalak eta lepoa.

Ahate-bularkia prestatzea

Atera bularkiak hozkailutik prestatu baino 20 minutu lehenago, gatza eta piperbeltza botatzeko. Egin ebaki arin-arina azalaren aldean, sareta moduan, haragiraino iritsi gabe… Hasi bularkia azala beherantz duela egosten, zartagin hotzean eta su motelean. Gantza urtu egingo da eta pixkanaka prestatuko da; horrela, gehiegizko beroak haragia hondatzea eta lehortzea saihestuko da. Bota zukua bularkien gainera egosten ari diren bitartean; 8-10 minutu inguru beharko dira. Sua itzali eta utzi bularkia 5 minutuz pausatzen, azala gorantz duela, moztu eta dastatu aurretik. Kriaxera ahatea udaberriko barazkiekin jan daiteke, ilarrekin, esaterako.

Ahate-konfit prestatzea

Izterrak, hegalak eta lepoa prest dituzunean, konfitatu ditzakezu Kriaxera ahate-gantzetan 3 orduz su oso motelean egosiz. Aholkua: ahate-gantzari ezkai pixka bat gehi diezaiokezu.

Zer ardo edan ahate errea laguntzeko?

Kriaxera ahate errea laguntzeko, AXERIA Rouge 2016 - AOC Irouleguy edo BIZI BERRI Rouge 2015, Brana upategikoa, gomendatzen dizugu.

Cane Kriaxera by Ferme PEREKABIA - Irissarry / Basse Navarre - Pays Basque - FRESKOA STORE
Cane Kriaxera by Ferme PEREKABIA - Irissarry / Basse Navarre - Pays Basque - FRESKOA STORE

Customer Reviews

Based on 1 review
100%
(1)
0%
(0)
0%
(0)
0%
(0)
0%
(0)
F
FRANCOIS MARMOUSEZ
Aussi bon et encore plus pratique qu'entiere

J'avais déjà acheté a 2 reprises une cane entiere a rôtir. Cette fois ci ca m'a permis de manger les filets et les cuisses ainsi que les abats différemment. Je recommande, toujours aussi bon

Customer Reviews

Based on 1 review
100%
(1)
0%
(0)
0%
(0)
0%
(0)
0%
(0)
F
FRANCOIS MARMOUSEZ
Aussi bon et encore plus pratique qu'entiere

J'avais déjà acheté a 2 reprises une cane entiere a rôtir. Cette fois ci ca m'a permis de manger les filets et les cuisses ainsi que les abats différemment. Je recommande, toujours aussi bon