Ubel Earl Grey te beltza - EKO | Euskaren
TE BELTZA BIO – Txilar basatia - Artisau-erakoa
Pisu garbia: 100 g (kutxa) / 90 g (berritzea)
"UBEL" EARL GREY Euskal Herriko ukituko Earl Grey errezeta paregabea! .
JATORRIAK
Ziur aski ezagutzen duzue «Blue Earl Grey» ospetsua? Bada, Ubel, Blue-ren (urdinaren) anagrama, batez ere more kolorea adierazten duen hitza da euskaraz. Horregatik, Euskarenek te ospetsu hau osatzen duen mitxoleta-lorea ordezkatzea erabaki du, hemen Euskal Herrian hazten den txilar basatiarekin. Eskuz hautatu eta bilduta, ukitu berezia emateaz gain, onurak ere badakartza, Earl Grey fin baten izpiritua errespetatuz.
DASTAKETA
Kantitatea: 15-18 g inguru litroko (zopa-koilarakada handi-handi bat!) edo gehiago edo gutxiago, nahiago baduzu!
8-10 min: infusio honekin ondoen zer txokolate zati joango den aukeratzeko behar den denbora: zuria, esneduna ala beltza?
Uraren tenperatura: 100 °C, bai, zure urontziko uraren tenperatura... ez dastatzekoa :)
Gomendioa: Leku fresko eta lehor batean gorde, eta ireki ondoren berehala kontsumitu.
OSAGAIAK
Te beltza*, aroma naturala*, txilar basatia.
* nekazaritza ekologikotik datozen osagaiak
DE-ÖKO-003 EBtik kanpoko nekazaritza