Kintoako urdaiazpikoaren sabela, biribildua
KINTOAKO SABELKIA
2,37€/100g
Kintoako sabelki biribildua, 300 g inguru.
Zaporez betetako sabelkia da; gosaltzeko, arrautza batekin eta besterik gabe jatea gustatzen zaigu.
Gutxienez 12 hilabetez ontzutua, azala kenduta eta hutsean ontziratua
KINTOAREN JATORRIA
Euskal Txerria Europako arrazarik zaharrenetako bat da. 800 urte baino gehiagoko historia izan arren, arraza honen hazkuntza tradizionala desagertzear egon zen 80ko hamarkadaren hasieran: Pirinioetan sakabanatuta, arraza enblematiko honetako ordezkari ausart eta adoretsu gutxi batzuk besterik ez ziren geratzen… Baina baziren beren kultura eta lurraldeari atxikitako abeltzain batzuk, hazkuntzaz eta gastronomiaz zaletuak; ahaleginak elkartu zituzten arraza berriz pizteko, Kintoaren sorterrian.