Hegaluze zuria edo Germon hegaluzea edo Bonito del Norte (Thunnus alalunga)
kanaberaz harrapatzen du Getariako flotak, banan-banan, Euskal Herrian, udako kanpainan.
Arrain urdina da, eta haragiaren testura leuna da, zapore delikatukoa eta nutrizio-balio handikoa, omega 3 gantz-azidoetan aberatsa baita.
Sabela arrainaren zatirik mamitsuena eta nobleena da; horregatik, produktu urria da, ahosabai zorrotzenak ere gozaraziko dituena.
Ezagutzen dutenentzat, benetako gozamena!