Patrick Dagorret - PEREKABIA baserria

Éleveurs de cane Kriaxera et de porc basque Kintoa Michel et Patrick Dagorret font partie de ces hommes qui, par l’analyse fine de leurs expériences passées et leurs convictions, contribuent à soutenir des races fragilisées, et nous guident collectivement v...

Patrick Dagorret eta PEREKABIA etxaldeko familia

Bénédicte, Michel eta Patrick Dagorret

PEREKABIA etxaldea

Kriaxera ahate-hazleak eta Kintoa euskal txerri-hazleak

Michel eta Patrick Dagorret iraganeko esperientziak eta beren uste sendoak sakon aztertuz arraza ahulak babesten laguntzen duten eta guztiontzat nekazaritza gogoetatsu, zentzudun eta arduratsu baterako bidea erakusten duten gizon horietakoak dira. Ez dugu ahazten Bénédicte, Patrick Dagorret-en emaztea: ahateak mimatzen ditu spa onenetako baten pareko zaintzaz (argizaria, eskuzko depilazioa...) eta familiaren enbaxadore-lanak egiten ditu eskualdeko jatetxe onenetako sukaldarien aurrean; horietako batzuek Michelin izarra dute, hala nola Cédric Béchaderen L’auberge Basque jatetxeak, Michelin izar 1, edo Stéphane eta Andrée Rosiers MOFren Les Rosiers jatetxeak, Michelin izar 1.

Jakintza eta uste sendoak

Michel eta Patrick Dagorret ezagunak dira Kintoa euskal txerriak hazteko duten jakintzagatik, baina, batez ere, Euskal Herriko sukaldari izardunek estimatzen dituzten Kriaxera ahateak hazteagatik.

Urte askoan Slow Food zaindari izandakoa, Patrick Dagorret nekazaritza nekazari eta errespetuzkoaren zein bertako Kriaxera arrazaren hazkuntzaren bozeramailea da.

Kriaxera ahatea

Michel eta Patrick Dagorret 400 Kriaxera ahateren buru dira

Bertakoa eta landatarra, Kriaxera arraza ezin hobeto egokituta dago inguruko lurraldera. Askatasunean bizi da etxaldeko larreetan. Kriaxera ahate emearen eta Barbarie ar batekin egindako gurutzaketatik sortzen da Criaxera mulard ahatea. Michel eta Patrick Dagorret haragi-ekoizpenerako soilik diren emeak hazten aritu dira. Arrak, berriz, foie gras-a eta bestelako kontfitak ekoizteko nahiago izaten dira.

Natura eta animalien ongizatea errespetatzen dituen hazkuntza

Egun bakarrekin hartzen dituzte Kriaxera ahateak, eta lehenik bertako zereal naturalen nahasketa batekin elikatzen dituzte 4 astera arte. Ondoren, belarra jaten hasten dira, eta zereal-osagarri txikiagoa ematen zaie 12 astera arte; orduan, heldutasun-maila ezin hobea lortzen dute, haragi sendo eta zaporetsuaren berme. Arraza egoki hau aukeratu eta animalien ongizatea errespetatzen duen hazkuntza egiten dutenez, Patrcik Dagorret eta Michel Dagorret-en Kriaxera ahateek ez dute txertorik edo bestelako antibiotikorik jasotzen>

Familia osoak eskuz prestatzen ditu ahateak

Benetako familia-lana da: Kriaxera ahateak prestatzeko eragiketa guztiak, hilketatik eskuzko azken ukituetaraino, familiak egiten ditu etxaldean, instalazio moderno eta araudi berrienak betetzen dituztenetan.