Antxoak

Sentez la puissance de la mer Cantabrique dans chaque filet de nos anchois Maisor.

Getariako antxoak, Maisor, Euskal Herria

Getariako antxoak

Sentitu Kantauri itsasoaren indarra gure Maisor antxoen xerra bakoitzean.

Oroitzapen ezabaezina utziko dizute, Getariako herri pintoreskoa, itsasoa eta gastronomia gogora ekarriko dituena.

Tradizioz eta kalitatez beteriko produktua, eskuz eta artisau-erara arretaz prestatua, duela mende bat baino gehiagoko ohiturei jarraituz. Horretarako, Getariako ontziek Bizkaiko golkoan une egokienean harrapatutako sasoiko antxoa onenak hautatzen ditugu.

 

Oliba-oliotan aurkeztutako Kantauri itsasoko antxoa-xerra hauek ozpinetan marinatuta eta landare-oliotan kontserbatuta ere eskaintzen dira; "ozpinezko boquerones" ere esaten zaie. Produktu hauek Getariako portuko gure lantegian egiten ditugu. Lonjatik metro gutxira egoteak produktu fresko-freskoekin lan egiteko aukera ematen digu, antxoen zuritasun eta testura bereziek erakusten duten bezala.

MAISOR antxoak, oliba-oliotan edo ozpinetan marinatuak, erdi-kontserbak direnez, 2 eta 6 gradu artean (ozpinetan marinatutako antxoak) eta 5 eta 15 gradu artean (oliba-oliotako antxoak) gorde behar dira, beren ezaugarri onenez gozatzeko.